
Lejarragak Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian izan zuen borrokaldia maiatzean.
Morgako errebolberra Kim Poulsen
Goldenboy boxealariaren kontra borrokatuko da. Poulsen Europako boxealari onenetarikoa da. Lejarragak, berriz, 11 garaipen eskuratu ditu orain arte profesionaletan.
Morgarrak urrian izan zuen azken borrokaldia, Bilboko La Casilla pabiloian. Orduan, Javier Garcia Rocha katalana KO teknikoagaz hartu zuen mendean. Bederatzigarren borrokaldiraino eutsi zion katalanak, baina Morgako Errebolberrak bere nagusitasuna erakutsi zuen beste behin ere. Ukabilak txikituta amaitu zuen lehia morgarrak, eta medikuaren erabakiz gelditu zuten borrokaldia.
Etzi, 20:30ean hasiko da boxeo jaialdia, baina, ordubete lehenago zabalduko dituzte Bizkaia pilotalekuko ateak.
Lejarragaren eta Poulsenen artekoa gaueko borrokaldi nagusia izango da, baina, ez bakarra. Espainiako boxealari ezagunenak ere Miribillako Bizkaia pilotalekuan izango dira. Esaterako, Jose Torrisco Jon Martinez
Puño-ren kontra ariko da nor baino nor gehiago. Halaber, Antonio Benitez
Chato eta Manuel Lopez
Clavero boxealarien arteko borrokaldiak ere ikusmina piztu du boxeo zaleen artean.
K1 Profesional
Bestalde, K1 profesional mailako beste zenbait borrokaldi ere izango dira. Aratz Garmendia Fernando Gandariasen kontra borrokatuko da, eta K1-eko Espainiako txapeldun Alcorat Caballerok Hamid Saridiren aurka ariko lehian.