Kosnoaga, igeriketa irakatsi eta barneratzen

Zapatuan Santanape udal kiroldegian eduki zuten eskolarteko bigarren jardunaldia. Argazkia: Kosnoaga.
Baina, Kosnoaga taldeko kideek txapelketetako emaitzei baino, igerian ondo ikasteari ematen diete garrantzia: “Umeak ez doaz konpetitzera, ikastera doaz. Talde moduan ez diogu garrantziarik ematen lehiatzeari, umeek ere ikusteko hori ez dela garrantzitsuena. Entrenatzaileek ere hori azpimarratzen diete, garrantzitsuena igeri egiten ondo ikastea dela azalduz”.
Aurreko zapatuan izan zuten Santanape udal kiroldegian eskolarteko bigarren jardunaldia, eta taldeko igerilariek emaitza onak eskuratu zituzten. “Jendetza batu ginen, umeez gain, beste 100 bat ikusle egon ziren”. Eskolarteko probak ikasturte osoan zehar edukitzen dituzte, eta Gernika-Lumon gutxienez pare bat jardunaldi egiten dituzte. Hurrengo txapelketa hilaren 27an daukate, Santurtzin.
Udalerriko beste kirol taldeen moduan, herriko ume eta gaztetxoei irakasten lan handia egiten dute, baina, haien ustez beste kirol mota batzuekin alderatuta, askorentzat ezezaguna da haien jarduna: “Igerileku barruan egiten den jarduera bat da, eta ia ez du inork ikusten, bakarrik espreski hara doanak. Esaterako, Urbietatik pasatuz gero ikusi ahal duzu errugbia edo futbola, eta hau apur bat izkutuan geratzen da”.
