
Gernikak 0-5 galdu zuen Real Unionen kontra Urbietan, zapatuan.
Urritxe futbol zelaian 17:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka.
Gabonetako atsedenaldiaren ostean, urtarrilaren lehen asteburuan ekingo diote berriz lehiari Bigarren B mailan. Orduan jokatuko dute lehen iltzuliko azken jardunaldia. Gernikak beste derbia bat izango du; Sestao Riverren kontra ariko da Urbietan.
Hamazazpi jardunaldi jokatu dituzte, eta Gernika-Lumoko taldea sailkapenean hamaikagarrena da, 22 puntugaz.
Hurrengo bi aurkariei dagokienez, Amorebieta sailkapeneko bosgarrena da 28 puntugaz, eta Sestao River, berriz, 24 puntugaz bederatzigarrena da.
Barakaldok 38 puntugaz sendo eusten dio Bigarren B mailako bigarren multzoko lidertzari, eta hiru puntu gutxiago ditu RM Castilla bigarrenak. 30 puntugaz Real Union da hirugarrena, eta puntu bat gutxiago du Toledo laugarrenak.
24 puntugaz berdinduta daude Getxoko Arenas, Sestao River, Socuellamos eta Leioa, eta 22 puntu dituzte Gernikak eta Fuenlabradak.
Bost porrot
2015-2016 denboraldian jokaturiko hamazazpi partidetatik bost galdu ditu talde gernikarrak, eta horietatik bakarra izan da etxean. Hain zuzen ere, zapatuan 0-5 galdu zuen Real Unionen kontrako derbian.
Zazpi neurketa berdindu, eta bost garaipen eskuratu ditu orain arte.