
Etzi 16:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka, Urbietan.
Gernika Rugby taldeak hamahiru puntugaz hamaikagarren amaitu du lehen itzulia. Sailkapeneko azken aurrekoa da, eta Pozuelo da azkena bost puntugaz. 43 puntugaz VRAC da liderra eta El Salvador bigarrenak 42 puntu ditu.
Ohorezko mailan 11 jardunaldi jokatu dituzte orain arte, eta basurdeek bi irabazi dituzte, biak etxean. Hain zuzen, bigarren jardunaldian 19-17 nagusitu ziren Pozueloren kontra, eta beste garaipena Santboianaren aurka (33-32) lortu zuten, laugarren jardunaldian.