Sabino Aranan egingo dute aurrerantzean azoka
Martitzenero Bermeon burutzen den azokak toki berria izango dula jakitera eman du Bermeoko Udalak. Hala, aurrerantzean, Alde Zaharrean izango du lokaleku berria: Sabino Arana enparantzan, hain justu.Bermeoko asteroko azoka lekuz aldatzea adostu du udal...
Bermeoko asteroko azoka lekuz aldatzea adostu du udal gobernuak. Lekuz aldatzearen arrazoi nagusiak bi dira, batetik, orain arte egiten zen tokiak sortzen zituen arazoak konpondu eta, bestetik, Alde Zaharraren biziberritze planaren sustapena bultzatzea dira. Proposamenak udaleko talde politiko guztien babesa jaso du, nahiz eta oraindik denbora bat itxaron beharko den aldaketa posible izateko udal araudia egokitu beharko baita.
Etorkizuneko kokalekua gune salbuetsia da orain eta lege aldaketa honek denbora bat beharko du esleipen berria osoko bilkuran adostu beharko baita. Azoka egunetan gainera, trafiko aldaketak egongo dira, autoek ezingo baitute bertara sartu.
Orain arte, Atalden
Orain arte Atalde kalean egiten zen azokak arazoak sortzen zizkien eskolako ume eta gurasoei , zaratak izateaz gain. Horregatik Herriko Eskolako Guraso Elkarteak eta Zuzendaritzak azoka beste leku batera eramatea eskatu zuten astero sortzen zituen eragozpen eta arriskuak ekiditeko.
Kokalekua berriak gainera herriko merkataritza sustatu eta erosketa gune bat sortzeko balio dezake Idurre Bidaguren alkatearen esanetan. Era honetan Alde Zaharraren ekintza ekonomikoei bultzada bat ematea suposatuko du, zonaldearen eraberritze planaren barruan.
Lokal hutsen irtenbidea
Plangintza berriak lokal hutsei soluzioa emateko ere balioko du. Azoka gune berriak 36 postu izango ditu, 28 Sabino Arana enparantzan izango dira eta beste 6 Ertzilla kalean.