
Belaunaldien arteko martxa egingo dute Gautegiz Arteagan
Gautegiz Arteagako helduen elkarteak antolatuta, belaunaldien arteko lehenengo martxa gingo dute herrian. Hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gautegiz Arteagako Udalaren laguntza izango dute ekimen hori antolatzeko. Abenduaen 19an egingo dute, zapatuan, eta zahartze aktiboa bultzatzeaz gain, belaunaldien arteko harremanak ere sustatu gura dituzte.
11:00etan hasiko da martxa, eta 5 kilometroko ibilbidea egingo dute. Irteera eta helmuga helduen elkartean jarriko dute.