Lagunarteko partida, kapitain ohia omentzeko
Unai Algorta Bermeo futbol taldeko jokalari eta kapitain izandakoak merezitako omenaldia jaso zuen martitzenean, Itxas Gane futbol zelaian. Ohitura legez, aurreskua dantzatu, eta zenbait oparigaz batera, oroigarria eman zioten herriko futbol taldean eg...

Unai Algorta Bermeo futbol taldeko jokalari eta kapitain izandakoak merezitako omenaldia jaso zuen martitzenean, Itxas Gane futbol zelaian. Ohitura legez, aurreskua dantzatu, eta zenbait oparigaz batera, oroigarria eman zioten herriko futbol taldean egindako ibilbidea eskertzeko. Gero, Bermeoren eta Algortaren lagunen arteko partida jokatu zuten. Josue eta Amorrorturen golei esker, 2-1 nagusitu zen Bermeo, eta Adeik sartu zuen Algortaren lagunekin osatu zuten taldearen gol bakarra.