Kultur elkarteek diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da
Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioak zabalik du herriko kultur elkarteek diru laguntza eskatzeko epea. Hala, herriko taldeek burutzen dituzten jarduera kulturalen finantziazioan lagunduko du udalak ere.Eskaera egiteko, elkarteek zenbait baldintza bet...
Eskaera egiteko, elkarteek zenbait baldintza bete beharko dituzte; horien artean, irabazi asmorik gabeko elkarteak izan beharko dute. Halaber, kultura, gazteria eta aisiarekin zerikusia izan beharko dutela jakinarazi dute.
Eskabideak egiteko epea 2016ko urtarrilaren 4an zarratuko du Kultur Etxea Fundazioak, 14:00etan.
Programaren memoria
Eskabideak kultur etxean bertan aurkeztu beharko dira; horrekin batera, elkarte bakoitzak burutu duen jarduera edo programaren memoria aurkeztu beharko du; memoria hori, jarduera burutu eta hurrengo urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar du, gainera.
Bestalde, ezohikoak diren jardueren agiriak hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte.