Egindako lana eskertuz
Hamabost urte bete ditu Asinsoc elbarriak gizarteratzeko elkarteak, eta urteurren hori herritarrekin ospatu zuen eguenean, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian egin zuten ekitaldian.Ezintasunen bat dutenen nazioarteko eguna izan zen abenduaren 3a, eta egun h...
Hamabost urte bete ditu Asinsoc elbarriak gizarteratzeko elkarteak, eta urteurren hori herritarrekin ospatu zuen eguenean, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian egin zuten ekitaldian.
Ezintasunen bat dutenen nazioarteko eguna izan zen abenduaren 3a, eta egun hori gogoan izanda egin zuen Asinsoc elkarteak 15. urteurreneko jaia. Lizeon batu ziren atzo arratsaldean, eta urteurren ekitaldia urte guzti hauetan jaso duten laguntza eskertzeko baliatu zuen elkarteak. Hala, 15 urte horietan bidelagun izan dituzten talde, elkarte, enpresa, familia zein komunikabide saritu zituen atzo Asinsoc elkarteak; tartean, Hitza egunkaria.Herritarrekin batera, udal arduradunak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sanchez Robles ere ekitaldian izan ziren. Azken horren esanetan, bizitza proiektu denek dute lekua Bizkaian, eta nork bere eskubideak eta proiektuak denfendatu behar dituela esan zuen. Hala, proiektu horiek gauzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango dutela azaldu zien diputatuak Lizeoan batu zirenei.
Omenaldia
Irisgarritasuna bermatzen duten enpresa txikiak saritu zituzten atzo: Elle arropa denda, Ai ene! taberna eta Batzokia. Bestalde, Kosnoaga igeriketa taldeak egin duen lana ere saritu zuen Asinsoc-ek atzo; baita Hondartza denontzat programa posible egin dutenak ere.
Monica Ibargutxi eta Mikel Undurraga ere gogoan izan zituzten atzoko ekitaldian. Hil ondorengo omenaldi xume bat egin zieten bi horiei, une hunkigarriak biziz.
Dantza, musika eta magia
Hala ere, ospakizun itxura eman gura izan zioten Asinsoc elkarteko arduradunek eguen iluntzeko ekitaldiari.
Hala, sariak banatzeaz gain, dantzarako, kanturako edota magia egiteko tartea ere izan zuten urteurren ekitaldian. ospakizun itxura hartu zuen, beraz, Lizeo antzokiko ekitaldiak, eta horretan lagundu zuten Ross dantza eskolako ikasleek eskaini zuten saioak, Egan taldearen zuzenekoak eta baita ekitaldi amaieran egin zuten magia saioak ere.