Gaur eta hurrengo barikuan entseatuko dute Marijesiek
Gabonak aurreko azken bi entseguak egingo ditutze Marijesiek. Gaur batuko dira, 19:30etik 20:30era, Andra Mari koralaren lokalean. Hurrengo barikurako deialdia ere egin dute; ordu eta leku berean entseatuko dute.Abenduaren 16ko goizaldean aterako dira ...
Abenduaren 16ko goizaldean aterako dira Gernika-Lumoko Marijesiak kantuan, eta, goizalde horretatik hurrengo bederatzietan kopla kantuan ibiliko dira herriko kaleetatik.
Bederatziurrena deitzen diote Gabonak aurretik kantuan ateratzen diren bederatzi goizalde horiei.
04:00etan batzen dira Marijesiak, eta egunerako zehaztuta duten ibilbidea egiten dute. Abenduaren 24an goizez ere ateratzen dira, eta, kantuan direla, dirua batzen dute. Iazko 2.790 euroak Camins Solidaris laguntzera bideratu zituzten.