FC Barcelonaren kontra ariko da etzi Gernika Rugby taldea
ERRUGBIA // Gernika Rugby taldeak FC Barcelonaren aurka jokatuko du etzi. Bartzelonako La Teixonera zelaian, 12:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka. Etzi jokatuko dutena, partida erabakigarria izango da bi taldeentzat. Izan ere, Ohorezko ma...
ERRUGBIA // Gernika Rugby taldeak FC Barcelonaren aurka jokatuko du etzi. Bartzelonako La Teixonera zelaian, 12:00etan hasiko da bi taldeen arteko norgehiagoka. Etzi jokatuko dutena, partida erabakigarria izango da bi taldeentzat. Izan ere, Ohorezko mailako sailkapenean Gernika hamargarrena da, eta Barcelona hamaikagarrena, eta bi taldeek hamaikana puntu dituzte.