Elbarrien arazoak gizarteratzeko kanpaina hasiko du Asinsoc-ek
15 urte bete ditu elbarriak gizarteratzeko elkarteak, eta ekitaldi berezia egingo du gaur. Gizartea hazi behar dela uste dute, herritarak kontzientziatzekoElbarriren bat dutenen nazioarteko eguna da gaur, eta gogoan izango du Asinsoc elkarteak. Elbarri...
15 urte bete ditu elbarriak gizarteratzeko elkarteak, eta ekitaldi berezia egingo du gaur. Gizartea hazi behar dela uste dute, herritarak kontzientziatzeko
Elbarriren bat dutenen nazioarteko eguna da gaur, eta gogoan izango du Asinsoc elkarteak. Elbarriak gizarteratzeko elkarteak, gainera, kanpaina berezia hasiko du. Hain zuzen, elbarrien arazoak gizarteratzeko lan egingo du. Atzo eman zuten prentsaurrekoa Gernika-Lumon duten egoitzan, eta, elkarteko presidenteorde Patxi Quirogak azaldu zuenez, estrategia aldaketa behar du elkarteak. Horri ekingo diote aurerrantzean.Hamabost urte bete ditu Asinsoc-ek, eta, urteurren hori baliatuta, jarduera bereziak antolatu dituzte gaurko. Goizean, 11:00etan, saskibaloi erakustaldia izango da Maloste kiroldegian. Gernika-Lumoko nesken taldeak eta Bilboko Bidaideak elbarrtuen taldeak parte hartuko dute. Ostean, bazkaria egingo dute elkartekideek, Batzokian.
Arratsaldean, urteurreneko gala egingo du Asinsoc-ek. Bertan, hainbat talde, elkarte, enpresa eta norbanakoen lana sarituko du elkarteak.
Sariak
Hausnarketa egin du Elbarriak Gizarteratzeko Elkarteak. Hain zuzen, gizartea hezi egin behar dela ondorioztatu dute, kontzientziak pizteko. Horretara zuzenduko dituzte hurrengo hilabeteetarako ekimenak, eta baita gaur arratsaldeko ekitaldia ere. Lizeo antzokian batuko dira, 18:00etatik aurrera. Bertan, sariak banatuko ditu Asinsoc-ek.
Kanpaina, baina, datozen hilabeteetan luzatuko da.
Jendarteak ulertzea
Kalera ateratzeko asmoa dute, diotenez, jendartea jabetu behar delako elbarriren bat dutenen mugikortasun arazoak zelakoak izan ohi diren. Erosketak egiteko, eraikin publikoetara heltzeko, kaletik ibiltzeko, bidaiatzeko edota etxetik ateratzeko egunerokotasunean dituzten trabak ikusgarri egin gura dituzte.
Orain 15 urte elkartea sortu zutenetik asko aurreratu dela azaldu du elkarteko presidenteorde Patxi Quirogak, baina oraindik ere egiteko asko dagoela. Hala, dituzten arazo eta gabeziei aurre egiteko gizarteak horiek ulertu eta barneratu behar dituela uste du.
2016an jarraipena izango duen kanpaina diseinatuta dutela azaldu du, eta horren berri ere emango dutela, aurrerantzean. Quirogaren esanetan, «gure elkartekideekin arduraatu izan gara orain arte, eta horiekin arduratzen jarraituko dugu. Baina modu batera edo bestera bidelagun izan ditugunen lana ere eskartu nahi dugu batetik; eta, bestetik, gure eskakizun eta beharrak gizarte osoarentzat ulergarri egin behar ditugu, jendartearengana heltzen ikasi behar dugu».
Gaur egun arte, Busturialdean mila lagun baino gehiagori eman dio laguntza Asinsoc elkarteak.