Urrezko hiru puntu lortu ditu Aurrerak Zaldupen, Getxoren aurka
Garaipen garrantzitsua lortu dute Etxabururen eta Plazaren mutilek. 3-1 irabazi zioten Getxori, eta lortutako hiru puntuei esker, mailari eustea posible da oraindik ere. Taldeak jaitsiera postuetan jarriatzen baldin badu ere, puntu bakarrera du salbazi...
Lehen minutuetatik gogotsu atera ziren jokalariak; aurkariak asko estutu zituzten, eta gol aukera nahikoa izan zituzten. Horietako lehena Uribesalgok sartu zuen 26. minutuan, penaltiz.
Bigarren zatian ere nagusi izan zen etxeko taldea. Bigarren zatiko bi golak Eneko Ibarluzeak egin zituen.