EHko Kluben arteko hurrengo fasera igaro da Markina-Xemein
Euskal Herriko Kluben arteko bigarren Txapelketa Nazionalaren final zortzirenetan dago Markina-Xemeingo esku pilota taldea. 2 eta 1 irabazi dio Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Intza taldeari asteburuan Lasarte-Orian jokatu den itzulerako partidan. Markina-Xe...
Berriz ere bi partida jokatu beharko dituzte talde beraren kontra, joanekoa eta bueltakoa. Oraingoan, Bortziriak talde nafarra izango dute aurkari eta bietako garaileak abenduaren 26an jokatuko den final laurdenetarako pasea lortuko du.
Puntu bakarragatik
Lea-Ibarra Motrollok, ostera, ez du Markina-Xemeingo taldearen zorte bera izan. Erreka egokitu zaio aurkari kanporaketetan eta ez du gainditzerik izan. Tantu bakarreko ezberdintasunagaz, Errekak egin du aurrera eta Lea-Ibarra kanpoan geratu da. Lehen kanporaketa etxean 1-2 galdu zuen Lea-Ibarrako taldeak baina bigarrenean garaipena bere egitea lortu dute partida bikainak jokatuz. Hala ere, ez da nahikoa izan. Berdinketa erabakitzeko tantuak izan dituzte kontuan eta bat gehiago zeukan Doneztebeko taldeak.
Azaroaren 20an hasi zen bigarren txapelketa nazionala zozketa bidez erabakitako kanporaketekin. Denetara hamar talde neurtu dira kanporaketetan eta bostek jarraituko dute aurrera.