Amumarekin gogoratu izana eskertu du haren ilobak
Muxikarra jaiotzez, gazte alargundu zen Maria Agirre Igartua. Gernika-Lumoko Emakume Alargunen Elkartea sortu zuen 1988an, eta haren omenez, alargunen omenez eta andrazko denen omenez, Maria Agirre izena jarri dio Gernika-Lumoko Udalak Bakearen Museoaren ondoan dagoen aretoari.
Ideasurrek proposatu zuen areto horrek andrazko baten izena hartzeak, eta Berdintasun arloko kideek proposatu zuten Maria Agirerren izena. Gaurko ekitaldian erakutsi dute iznea daraman plaka, eta bertan izan dira Alargunen elkarteko kideak eta Maria Agirreren senideak ere. Goiatz Bideguren ilobak hartu du berba, eta bere amumarekin gogoratu izana eskertu du. Alargunen elkartean, presidente lanetan, Maria Agirrek bere lagunak lagundu eta berdintasunaren alde lan egin zuela esan du Bidegurenek, “berak horretan sinisten zuelako”.