'Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki' kalejirarako autobusa
BERMEO // Eleizalde ikastolak zapaturako Hezkuntza Plataformen Topaguneak deitu duen Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki kalejirara joateko autobusa antolatu du. Erreten parketik, 15:30ean, abiatuko da Bilborantza autobusa. Buelta, berriz, 19:30ea...
BERMEO // Eleizalde ikastolak zapaturako Hezkuntza Plataformen Topaguneak deitu duen Guk, orain, hemen, gure hezkuntza eraiki kalejirara joateko autobusa antolatu du. Erreten parketik, 15:30ean, abiatuko da Bilborantza autobusa. Buelta, berriz, 19:30ean izango da. Joan gura dutenek, Eleizalde ikastolako idazkaritzan eman beharko dute izena, eta gaur da horretarako azken eguna. 3 euro ordaindu beharko dira, HH5etik beherakoentzat, berriz, dohainik izango da.