Gernikak bina berdindu du Majadahonda taldearen kontra
Gernikarrak lehen zatian 0-2 aurreratu ziren, baina, etxekoek bigarren zatian lortu zuten berdinketa. Lander eta Aimar jokalariak izan ziren Gernikaren golegileak2015-2016 denboraldiko seigarren berdinketa lortu zuen Gernikak herenegun, Rayo Majadahond...
Gernikarrak lehen zatian 0-2 aurreratu ziren, baina, etxekoek bigarren zatian lortu zuten berdinketa. Lander eta Aimar jokalariak izan ziren Gernikaren golegileak
2015-2016 denboraldiko seigarren berdinketa lortu zuen Gernikak herenegun, Rayo Majadahonda taldearen zelaian. Hain zuzen ere, talde gernikarrak jarraian erdiesten duen bosgarren berdinketa da asteburukoa.Binako berdinketagaz amaitu zen bi taldeen arteko norgehiagoka. Gernikak hartu zuen aurre markagailuan, eta 2-0-eko emaitzagaz heldu ziren atsedenaldira. Baina, etxeko taldea ez zegoen amore emateko prest, eta bigarren zatian neurketa berdintzea lortu zuen.
Landerrek estreinatu zuen markagailua 11.minutuan, gol bikaina eginez. Aurretik ere, partida hasi eta hiru minutura gol aukera ederra izan zuen, baina, baloia langa gainera bidali zuen.
Bost minutu beranduago Aimarrek sartu zuen gernikarren bigarren gola, Larruzearen erdiraketa errematatzen asmatuta.
Lehen zatian Gernika nagusi izan zen, neurketa kontrolpean zeukan eta atsedenaldira heldu aurretik Francok eta Kevinek ere gol aukerak izan zituzten.
Bigarren zatian ere gogotsu aritu ziren gernikarrak. Baina, 58.minutuan Alex-ek 2-1-ekoa sartu zuen, eta 65. minutuan Portillak penaltiz sartu zuen berdinketaren gola, epaileak Eriz-ek eginiko area barruko falta adierazi ostean.
Majadahondak jokalari bat gutxiagogaz amaitu zuen neurketa, 88. minutuan bigarren txartel horia ikusi baitzuen Sergi-k.
Zapatuan RM Castilla
Zapatu honetan Gernikak RM Castilla hartuko du Urbietan.
Gaur gaurkoz 2.B mailako bigarren multzoko sailkapenean bigarren da talde madrildarra, 30 puntugaz, eta 33 puntugaz Barakaldo da liderra. Gernika seigarrena da 21 puntugaz.
Toledo hirugarrenak 26 puntu ditu, Amorebieta laugarrenak 24 puntu ditu eta Real Union da bosgarrena, 23 puntugaz.