EHko Kluben arteko Txapelketa Nazionala etzi, Markina-Xemeinen
Markina-Xemeingo Esku Pilota taldeak Euskal Herriko Kluben arteko II. Txapelketa Nazionala jokatuko du domekan, Lasarteko taldearen aurka. Hiru partida jokatuko dituzte 17:00etan Markina-Xemeingo UNI frontoian lehiatuko den jaialdian.Senior mailako pil...
Senior mailako pilotariek buruz-buruko lau t’erdiko partida jokatuko dute lehenengo, ondoren, buruz burukoa frontoi osoan eta hirugarren partida binakako norgehiagoka izango da. Buruz buruko partidak 18 tantora izango dira. Binakakoak 22ra.
Kluben arteko II. Txapelketa Nazionalean Euskal Herri osoko 21 klubek hartuko dute parte, tartean daude Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldea eta Lea-Ibarra. Amezketa izango da txapelketaren ardatza, final laurdenetatik aurrera, partida guztiak Larrunarrin jokatuko dira eta.
Kanporaketak
Kanporaketak joan etorrikoak izango dira, eta partida gehien irabazten dituen elkarteak gaindituko du kanporaketa.
Aurre kanporaketak asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dira, final zortzirenak, abenduaren 4 eta 6 eta 11n eta 13an, final laurdenak, abenduaren 19an eta urtarrilaren 3ra bitartean jokatuko dira, finalerdiak, urtarrilaren 9an eta 10ean eta finala urtarrilaren 16an.
Lea-Ibarrak Erreka izango du lehen aurkaria.