XI. Merezimendu Saria egingo diote zapatuan,Amets Txurrukari
11. urtez, Merezimendu Saria antolatu dio bere lagunarteak, Amets Txurruka txirrindulariari. Ekitaldia bi egunetan banatu dute aurten: urteko lasterketa eta garaipenen errepasoa egin eta betiko modura, euztekoz betetako solasaldia prestatu diote zapatu...
Ohi duten modura, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean jarri dute Amets Txurrukagaz elkartzeko hitzordua. 18:00etan hasiko den ekitaldian, Titan Desert proban egon den taldeak ere parte hartuko du. Urtero, kirolariren bat gonbidatzen du Amets Txurruka Lagunartiek Merezimendu Sarian parte hartzeko, eta beraz, Titan Deserteko abenturak entzun eta Basamortura Eskuzabal proiektuaren berri jakiteko aukera egongo da aurten. Eta, zelan ez, Chandal Recordsek prestatutako emanaldi berezirik ez da faltako.
Aurten ere, kirol proberi ere tarte berezia egingo diete antolatzaileek. Alde batetik, ume eta gazteentzako mendi bizikleta zirkuitua antolatu dute Etxebarrian. 16:00etan hasiko da, eta adin tarte ezberdinentzako aukerak eskainiko dituzte.
Bestalde, Betelu jr. eta The Titans-en arteko lehia egongo da ondoren. Amets Txurrukak txirrindularitzari lotutako konpromisoak ditu, eta beraz, bere lekua hartuko du Etxebarriko Gaizka Sotil txirrindulariak. Titan Deserteko kirolariak izango ditu aurkari txirrindulari gazteak.