Joseba Plazak zuzenduko du aurrerantzean Aurrerako nagusien taldea
Aurrerako zuzendaritza batzordeak Joseba Plaza entrenatzaileagaz akordio batetara ailegatu dela jakitera eman du. Talde ondarrutarrak nabarmendu duenez, 32 urte markina-xemeindarrak gidatuko du aurrerantzean nagusien taldea, Xepe Gallastegi kargu kendu...
Plaza atzo hasi zen lanean hirugarren mailako taldeagaz, eta Mikel Etxaburu Pixkigaz batera elkarlanean, taldea hirugarren mailan mantentzen saiatuko da. «Aurretik denboraldi gogorra baldin badugu ere, gure helburu nagusia mailari eustea da», adierazi du klub gorri-urdinak.
Puntu bakarra
Hain zuzen ere, Pixkik zuzendu zuen nagusien taldea zapatuan. Partidari dagokionez, puntu bakarra gehitu zuen talde ondarrutarrak.
Etxeko taldeak gol aukera asko izan bazituen ere, aurkarien atean ez zuen golik sartzerik izan. Zaldupen Betoño-Elgorriagaren aurka jokatutako partida, husna amaitu zuten.