
Herenegun lortu zuten final handirako txartela. Sopelako Urko kiroldegian jokatu zuten Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira txapelketaren bigarren jardunaldia.
Lehenengo jardunaldia, berriz, urriaren 31an lehiatu zuten Gatikako frontoian.
Muruetako bi taldek lehiatu dituzte bi jardunaldiak, baina, bakarra egongo da finalean.
Hain zuze ere, jardunaldi bietako emaitzak batuta B multzotik Murueta B taldeagaz batera Ñapurrak B eta Ibarra B-k lortu dute pasatzea. A multzotik Amaiur, Sokarri A eta Ibarra A pasatu dira finalera.
Zapatuan Ezpeletan (Lapurdi) jokatuko dute finala 6 taldeek.
Sopelako bigarren jardunaldian zazpi talde lehiatu ziren (talde batzuetatik bi edo hiru talde zeuden), eta horietatik Atzera STT eta Iparralde gelditu da finaletik kanpo; gainontzekoek badute ordezkaritza finalean.