
Domingo Alegria plazaren itxura hartuko dute Domingo Bernaola eta Fernando Abaunza kaleek
Fernando Abaunza eta Domingo Bernaola kaleetan egingo ditu obrak. Hain zuzen, espaloiak eta errepidea altuera berean jarriko dituzte, irisgarritasuna hobetu asmoz. 2016ko urtarrilean hasiko dituzte lanak, eta hiru hilabeteko epean amaituta egongo direla azaldu du Jose Mari Gorroño alkateak.
Fernando Abaunza kalean zenbait aparkaleku kenduko dituzte, espaloiak zabaltzeko. Guztira, 218.430 euro bideratuko ditu Gernika-Lumoko Udalak plaza inguruan egingo dituen lan horietarako.