
Argazkia: Gernika Club.
Denboraldiko hamahirugarren jardunaldian 0-0 berdindu zuen atzo Gernikak Ebro talde zaragozarraren kontra.
Urbietan jokatu zuten, eta etxean lortzen duen hirugarren berdinketa izan da talde gernikarrarentzat.
Hain zuzen ere, azken lau partidak berdindu ditu Gernikak. Hamabigarren jardunaldian bana berdindu zuen La Rodaren zelaian, hamaikagarrenean 3-3 amaitu zen Urbietan Gernika eta Talaveraren arteko neurketa, eta hamargarren jardunaldian bina berdindu zuen Leioaren kontra.
Hala, seigarren postura jaitsi da asteburuan talde gernikarra. 20 puntu ditu, Real Union bosgarrenak bezainbeste.
Momentuz 32 puntugaz Barakaldo da 2.B mailako bigarren multzoko liderra. 29 puntu ditu RM Castilla bigarrenak, Toledo hirugarrenak 26 puntu ditu eta Amorebieta laugarrenak 21 puntu pilatu ditu orain arte.