
Argazkilaria: Txebi Arriaga
63-71 galdu zuen talde gernikarrak sailkapeneko bigarrenaren kontra (Girona berdinduta dago Perfumerias Avenida liderrarekin). Ondorioz, sailkapeneko laugarren lekura jaitsi da Gernika Bizkaia.
Beste behin jendetza batu zen herenegun Malosten. Saskibaloi joko onenaren egarriz zeuden ikusleak, eta partida bikaina eskaini zuten bi taldeek.
Ez zuten hutsik egin. Batak ligako faboritoa eta egungo txapelduna zergaitik den argi utzi zuen, eta etxeko taldeak ere handien aurrean zein txikien aurrean hortzak erakusten eta aurkaria gogor estutzen badakiela argi geratu zen.
Partida hasi aurretik Parisko atentatuen inguruko minutu bateko isilunea egin zuten.
Gernikarrek markagailuan aurretik egin zituzten norgehiagokaren lehenengo minutuak (7-3 eta 15-10 esaterako), baina, atsedenaldira heldu orduko aurretik ziren katalanak. 25-30 heldu ziren atsedenaldira.

Argazkilaria: Txebi Arriaga.
Oso berdinduta ibili ziren partida osoan. Horren adibide dira, Llorenteren hirukoaren osteko 35-36 eta Rossek beste hiruko bat egin zueneko 43-40 markalgailuak.
Hala, 47-42-ko emaitzagaz ekin zioten azken laurdenari. Azken segundura arte emozioz beteriko momentuak bizi izan zituzten taldeko kide zein zaleek. 49-55-etik 53-55-era hurbiltzea lortu zuen Gernika Bizkaiak, baina, gero aldea apur bat handitu zuen Gironak.
Lehia amaitzeko hiru minuturen faltan 57-62 zihoazen eta 63-66-ko emaitzagaz sartu ziren azken minutuan. Gero etxeko defentsaren huts egiteek eta Gironaren lan onak erabaki zuten partida.