
Argazkia: Gernika R.T.
Basurdeek 21-37 galdu zuten herenegun El Salvadorren kontra, Urbietan.
Gernika Rugby taldeak etxean jaso duen bigarren porrota izan da zortzigarren jardunaldikoa. Izan ere, seigarren jardunaldian 22-32 galdu zuen Ordiziaren kontrako derbia.
Halaber, orain arte bi garaipen lortu ditu Urbietan; 33-32 nagusitu zen Santbaoianaren kontra, eta 19-17 irabazi zion Pozuelori.
Asteburu honetan atsedenaldia dute Ohorezko mailan, eta hurrengo neurketa ere etxean jokatuko dute basurdeek. Bi aste barru VRAC Quesos Entrepinares sailkapeneko liderra– 39 puntugaz– hartuko dute Urbietan.
Azken jardunaldietako porroten ostean, sailkapenean behera egin dute basurdeek, eta azken aurreko postuan daude hamar puntugaz. Pozuelo da azkena lau puntugaz.