
Lurgorriko ermita
Lurgorriko hainbat gune egokitzeko proiektua aurkeztu du Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok. Komunikabideekin egindako bileran azadu duenez, 15.875 metro koadro egokituko ditu udalak ingurune horretan. Eskolarako eta ermitarako irisgarritasuna hobetzea proposatzen du proiektuak, baita lurzorua aldatzea ere.
Ermita aurreko orubean umeentzako gunea egokitzeko proposamena jaso du udalak, jolas gunearekin, gurasoentzako jesarlekuekin eta umeek jolasteko ur txorrotak botatzen dituen iturriarekin. Era berean, eskola inguruan asteden-gune bat egokitzeko asmoa agertu du udalak. Berdeguneak egokitzea oeta espazioak berreskuratzea proposatzen du proiketuak, eta horrekin batera, ureztapena eta argiztapena hobetzeko lanak ere egin nahi ditu udalak.
Proiektuaren gainean ekarpenak egiteko epea ere emango dute; 10-12 egunekoa, alkateak azaldu duenez. Lurgorriko inguru hori egokitzeko 680.000 euroko aurrekoantua du udalak.