Otxoteak Bizkaiko Museoetan zehar programa, Bermeon
Bermeoko Arrantzaleen Museoak Otxoteak Bizkaiko Museoetan zehar programa hartuko du bihar. Lehenengo aldiz batera abestuko dute emakumezko eta gizonezko otxote bik: Lur Maitea eta Jatorki Abots Zuriak. 19:00etan jarri dute hitzordua eta doanekoa izango...
Gizonek osatutako otxotea da Lur Maitea. 2012. urtean eratu zen taldea, Bilbon. Roberto Bienzobas da otxotearen zuzendaria.
Marian Urkiolak gidatzen du, bestalde, Jatorki Abots Zuriak otxote bilbotarra, eta andreek osatutako taldea da. 1973. urtean eratutako Jatorki Abesbatzaren baitako taldea da. Lehiaketa ugaritan parte hartu Jatorkik, eta sari ugari ere lortu dituzte.