Gernikak Ebroren kontra lehiatuko du etzi 13.jardunaldia
Denboraldiko hamahirugarren jardunaldian Gernikak Zaragozako (Espainia) Ebro taldearen kontra jokatuko du etzi. Urbieta futbol zelaian 17:00etan hasiko da bi taldeen arteko lehia.Talde zaragozarra sailkapeneko behekaldean dago; 11 puntugaz hamaseigarre...
Talde zaragozarra sailkapeneko behekaldean dago; 11 puntugaz hamaseigarrena da. Gernika, ostera, bosgarrena da hemeretzi puntugaz. Barakaldo da liderra, eta haren atzetik daude RM Castilla, Toledo eta Amorebieta. Azken horrek Gernikak baino puntu bat gehiago dauka.
Berdinketa azken hiru partidetan
Talde gernikarrak azken hiru jardunaldiak berdinketagaz amaitu ditu. Domekan bana berdindu zuen La Rodaren kontra. Etxeko aurreko partidan hiruna berdindu zuen Talaveraren aurka, eta hamargarren jardunaldian 2-2 egin zuen Leioaren zelaian.