Desanexio Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur
Zesta-puntako Desanexio Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, 19:00etan hasita, Berriatuko Mendibarren frontoian. Finalak hilaren 21ean jokatuko dituztela aurreratu dute arduradunek.Gazteen mailan, 22 urtez azpikoetan eta elite mailan ari dir...
Gazteen mailan, 22 urtez azpikoetan eta elite mailan ari dira jokatzen Desanexio Txapelketa. «Elite mailan bi talde ari dira jokatzen: gutxiago jokatzen dutenak (bigarren maila) eta gehiago jokatzen dutenak (lehenengo maila)», azaldu du Roberto Lekue Berriatuko Zesta-punta Eskolako arduradunak.
Gaur elite mailako hiru partida jokatuko dira: Roke-Del Rio/Ibai-Uranga, Retolaza-Gandiaga/Katxitu-Elkoro eta Aimar-Arriola/Foronda-Etxeba. Lehenengo bi partidetako zestalariak bigarren mailakoak dira eta hirugarren partidakoak, ostera, lehenengo mailakoak.
Atzo ere giroa izan zen nagusi Mendibarren frontoian. Izan ere finalerdietako partida jokatu zuten Barandikak eta Lekek, Arberen eta Salegiren kontra; elite mailako partida izan zen.
Zestalarien maila, «ona»
Txapelketan zestalariak maila ona erakusten ari direla azaldu du Lekuek. «Adin tarte ezberdinetako jokalariak ari dira txapelketan parte hartzen, eta guztietan zestalariak maila ona daukatela ari dira erakusten».
Hilaren 21ean, bestalde, finalak 17:00etan hasiko direla jakitera eman du Lekuek.