Mendi irteera bateratua dago domekan, Kantabriako Las Nieves mendira
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendigoizale taldeen mendi irteera bateratua egongo da domekan Kantabria aldera. Ampuero, Las Nieves (773 m) eta El Juncal ibilbidea egingo dute oraingoan. Guztira, 21, 47 kilometro izango dira, gutxi gorabehera sei ordutan eg...
Mendi irteerako autobusak, 07:00etan irtengo du Mutrikuko Goiko biribilgunetik eta beste herrietako mendigoizaleen bila joango da. Ondarroatik eta Lekeitiotik igarota, Markina-Xemeingo ibiltariak batuko ditu 07:30ean Kai aurreko autobus geltokian.
Izen emotea
Betiko modura, irteeran parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Ondarroako Anaitasuna tabernan, eta Markina-Xemeingo Loirats mertzerian. Lekeition izena emateko unaift@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 657 72 44 85 telefono zenbakira deitu behar da.