
Opera abeslaria
Barikuan umeek eta zapatuan nagusiek, antzerki emanaldiez disfrutatu ahalko dute Bermeon. Lau urtetik gorako umeei zuzendutako antzezlana dakar Deabru Beltza taldeak,
Opera abeslaria. Nagusiek, berriz, Ttantako teatrorenren
Kreditua antzezlana izango dute ikusgai.
Tabako lehortegiko sekretuak ipuinean oinarrituta dago
Opera abeslaria antzezlana. Hannah opera abeslariaren arrakasta eta hondamendia kontatzen du istorioak. Nestor Basterretxea aretoan izango da, barikuan, 18:30ean. Sarrerak ohiko lekuetan salgai daude, 4 euroren truke.
Zapatuan, Kafe Antzokian
Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira
Kreditua antzezlaneko aktoreak. Sukurtsal bateko zuzendaria eta bezero bat aurrez aurre jartzen dira antzezlan honetan. Bezeroa kreditu bat eskatzera hurbiltzen da, eta ondoren gertatzen dena antzezten dute.
Nagusientzako antzerkia zapatuan izango da Bermeoko Kafe Antzokian, 21:00etan. Horretarako sarrerak ere salgai daude 8 eurotan, ohiko lekuetan.