
Eusko Jaurlaritzaren eta Basoa fundazioaren elkarlanari esker ingurumen aldetik berroneratuko dute.
Horretarako Laida hondartzaren gainaldeko pinudia kenduko dute. Asmoa da horri esker Kantaurialdeko artadiak onera ekartzea eta handitzea.
Bestalde, azken hilabeteetan Urdaibai Biosfera Erreserban zenbait bide eta bidezidor egokitu eta hobetu dituztela jakitera eman dute. Horiek seinaleztatu eta homologatuko dituzte laster.
Gainera, datorren urtean interpretazio material berria ipiniko dute. Material hori Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erdi bana ordainduko dute.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Planaren (EKPG) berrikusteari dagokionez, Urdaibaiko Patronatuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lan zehatza burutu dute, eta haren inguruko bilera egin gura dute zirriborroaren edukiaren berri emateko osoko bilkurako gainontzeko kideei.
Zenbait biosfera erreserben ordezkarien bisita
Bestalde, azken hilabeteetan nazioarteko ordezkaritza zabalak bisitatu du Urdaibai. Argentinako, Eskoziako eta Galesko biosfera erreserbetako kudeatzaileak egon dira, eta Euskal Herriko ereduaren berri jaso eta elkarrekin proiektuak lantzeko interesa agertu dute.
Halaber, Basquetour-en
Euskadi Learning Tour programaren eskutik Txileko eta Mexikoko ordezkaritza bana ere bisitan izan dira Urdaibain.