
Josu Bergara
Josu Bergara eatarrak lan berria aurkezteko kontzertua eskainiko du domekan, Busturian. Hain zuzen ere,
Kanta txikien indarra diskoaren abesti berriekin disfrutatu ahalko dute bertaratutakoek.
Mikel Nuñez pianojolearen eta Nerea Alberdi biolinistaren laguntza izango du Bergarak agertoki gainean.
Altamira auzoko Kultur Etxean eskainiko du kontzertua, 19:00etan. Bi euro balioko du sarrerak.