Gernika-Gernika ibilbidea egingo du Goi Zalek zapatuan
Gernika-Lumoko Goi Zale Mendi Taldeak beste irteera batera gonbidatu ditu mendizaleak. Zapaturako jarri dute hitzordua, eta ibilbidea berezia izango da, inguruko herrietatik ibiltzeko aukera izango baitute. Hain justu, Gernika-Gernika ibilbidea egingo ...
07:30ean Gernika-Lumoko udaletxe aurrean bilduta, aterako dira parte hartzaileak 22 kilometro inguruko bidea egitera. Nahi duenak, gainera, ibilbidea laburtu ahalko du, Gautegiz Arteagan garraio publikoa hartuta.
Parte hartu nahi duenak ez du aurretiaz izena eman beharko. Hala ere, mendi taldeak azaldu duenez, nork bere jan-edana eraman beharko du.