
Karakol tapelketako bi parte hartzaile
Eguaztena da San Martin eguna, hala ere, Foruan asteburuan hasi dira sanmartinak girotzen. Eguraldia, gainera, lagun izan dute foruarrek, udako giroa izan baita asteburuan. Hala, hainbat lagun izan dira San Martin jaietaz gozatzera hurbildu direnak.
Txapelketa eta herritarren arteko desafioak nagusitu dira asteburuan Foruan. Igel txapelketan, tute eta briska txapelketetan parte hartzeko aukera izan dute herritarrek. Gainera, atzo, ohiko karakol txapelketa egin zuten; 36. edizioa zuten aurtengoa. Karakol kazolak prestatzen ibili ziren goizean zehar herriko kaleetan, gehienak, urteroko aurpegi ezagunak. 8 kazola aurkeztu dituzte aurtengo txapelketara eta
Miren izeneko kazola izan da epaimahaiaren arabera gozoena.
Ariana eta
Txakarro kazolek jaso dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren.
Baserritarren munduagaz bat eginez, nekazal azoka ere izan zen Foruan, atzo, hamalaugarrenez. Baserritarrak zein artisauak izan ziren azokan, hainbat produktu eskainita: gazta, patea, barazkiak, ogia, narrua, keramika, kamisetak… Taloa eta txorizoa dastatzeko aukera ere egon zen. Giro polita sortu zen azoka inguruan. Gainera, bertaratutako umeek baserriko abereen erakusketagaz ondo pasatzeko aukera izan zuten.
Eguaztenean, San Martin egunagaz batera jarraituko dituzte ospakizunak Foruan. Santuaren eguna ospatuko dute ere, Sukarrietako Kanala auzoan. Meza eta bazkari herrokia izango dituzte.
Bermeon, berriz, datorren domekan ospatuko dute santuaren eguna.