
Gabonak zoriontzeko postal lehiaketa antolatu du udalak
3 urtetik 12 urtera arteko Muxikako ume eta gazteek parte har dezakete udalak antolatu duen Gabonetako postal lehikaetan. Gabonak zoriontzeko lana egin beharko dute. 3 urtetik 8 urtera arteko umeek marrazkia egin beharko dute, eta 9 urtetik 12 urtera artekoek marrazkia eta Gabonak zoriontzeko testua (gehienez, 12 lerro).
Lanak liburutegian aurkeztu beharko dira, 16:00etatik 20:00etara, azaroaren 23a baino lehen. Saritutako postala herri guztian banatuko du udalak.