
Ume eta gurasoek zenbait froga egin beharko dituzte
Familian euskara errotzeko egitasmoa dakar, beste behin ere, Gernika-Lumoko euskara zerbitzuak. 3 eta 6 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzenduta dago
Euskera Olgetan Errotu programa. Euskara sustatzea du helburu, esparru ez formalean euskararen erabilpena areagotzeko baldintzak finkatuz. Hala, guraso eta umeen arteko harremanak ingurune ludiko batean lantzeko bide da
Euskera Olgetan Errotu.
Urdaibai Rugby Elkartearen eskutik, euskaraz jolasean, harremanak indartuko dituzte ume eta gurasoek . Hiru saio egingo dituzte aurten, azaroaren 15ean, 22an eta 29an. Lehiaketa formatoa izango da aurtengoa; hain zuzen, gurasoek umearekin zenbait froga gainditu behar izango dituzte. Egun bakoitzean, gainera, gai konkertu batean oinarrituko dira froga horiek. Azaroaren 15a baserriaren eguna izango da; azaroaren 22a herriaren eguna, eta azaroaren 29an jai erroldoia egingo dute, Euskararen Nazioarteko Eguneko atarietan.
Ume eta gurasoentzako ekimenaren hiru saioak Jai Alai frontoian egingo dituzte, 17:00etatik 20:00etara.