Bartzelonako Gernikak 1937
Euskal Herria museoak Bartzelonako Gernikak 1937 erakusketa luzatu du, eta hilaren 29ra bitartean izango da ikusgai Gernika-Lumoko museo horretan. Kataluniako herriak Gernikako bonbardaketaren ostean Euskal Herriari erakutsi zion elkartasuna jasotzen du erakusketak. 1937ko ekainean, ‘Euskadiren aldeko astea’ antolatu zuten Bartzelonan, eta arlo ezberdinetako jendeak parte hartu zuen.
Elkartasun festa izan zen Bartzelonan aste hartan bizi izan zutena. Kataluniako errepublikazale gehienen laguntzarekin, zortzi egunetan hainbat ekitaldi politiko eta zibiko antolatu zituzten, kultur eta kirol ekintzak tartean.
Beraz, aste horretarako prestatutako rtelanak, ekitaldi politikoetarako eginiko kartelak, eskuorriak eta beste hainbeste dokumentazio ere jasotzen ditu erakusketak.
Bisita gidatuak
Martitzenetik barikura
Goizetan. 10:00etatik 14:00etara 12 urtetik gorako ikasleentzako eta elkarteei zuzendutako bisitak emango ditu museoak, euskaraz eta gazteleraz.
Arratsaldeetan. Nagusientzako bisita gidatuak 16:00etatik 18:00etara. Bisita egiteko, taldea gutxienez lau pertsonakoa izan beharko da.
* Bisita gidatua egiteko erreserba egin behar da aldez aurretik: 946255451/ euskalherriamuseoa@bizkaia.eus