Madariaga Dorretxea EHUko XV. Zientzia Astean parte hartzen ari da
Beste urte batez, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxea EHUko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astean parte hartzen ari da. Bertan, Erleak eta Biodibertsitatea izena duen erakusmahaia jarri du.
Bilboko Bizkaia aretoan ari dira ospatzen Zientzia Astea eguaztenaz geroztik. Eta domekara bitartean bertaratzen direnek zientzia «ikusi, entzun eta sentitzeko» aukera dute.
Horretarako, hamaika erakusmahai, ibilbide didaktiko, erakusketa, lehiaketa, janari-dastaketa, irteera eta bisita gidatu jarri dituzte herritarren eskura, besteak beste.
Zientziagaz gozatu eta gehiago jakin nahi duenak gaur 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara, zapatuan 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara, eta domekan 10:00etatik 14:30era izango du zabalik erakuslekua.