
Iaz egindako rally-etako kotxeen erakusketa.
Zapatuan egingo dute Kortezubin eta egun guztian zehar izango da zer ikusi eta zegaz gozatu.
Txomin Aranak Dakarrerako aurkezpena egingo du arratsaldean, baina, horren aurretik kirol ekintza ugari egingo dituzte.
Goizean moto zein kotxe desberdinetan ibilaldiak egiteko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Horretarako aurretik izena ematea derrigorrezkoa da
www.dakarfesta.blogspot.com helbidean.
Eguerdian, berriz, rally-ko autoen erakusketa eta herri kirolen erakustaldia egingo dituzte.
Bazkaldu aurretik, Irene Caminok
bike-trialean duen abileziagaz aho zabalik utziko ditu jaian parte hartzen dutenak. Haren erakustaldia amaitu ostean Kortezubiko frontoian bazkalduko dute.
Bertan bazkaltzeko aurretik izena ematea beharrezkoa da.
www.dakarfesta.blogspot.com helbidean apuntatu daiteke, edo bestela, honako tabernetan eskuratu daitezke txartelak: Kortezubiko Marko erretegian, Gernika-Lumoko Ipar tabernan eta Munitibarko Ondamendi tabernan.
Gainera,
Urdaibai Kopa-k utzitako estekaren bitartez ere egin daitezke bazkaritarako erreserbak: http://urdaibaikopa.arrolape.com/Kopa/ProcesoInscripcionPaso1.php?Id=10 . Egunean bertan, NAN edo ordainagiria erakutsita jasoko dituzte txartelak.

400 lagun inguru elkartu ziren iaz Kortezubiko frontoian egin zuten herri bazkarian.
Musika eguna borobiltzeko
Arratsaldean, Zihara Estebanen eskutik
Karting mundua gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Hitzaldia emateagaz batera, simulagailua ere egongo da.
Ostean, 18:00etan hasita
Gor Sport Dakar 2016 aurkezpena egingo dute.
Gainera, mendi bizikleta baten zozketa egingo dute
Ordobike-ren eskutik. Eta eguna musikaz amaituko dute Dj Xaiborregaz eta Dj Txaparronegaz.
Doako autobus zerbitzua
Dakar festararako doako autobus zerbitzua antolatu dute Gernika-Lumo eta Kortezubi artean. Ordutegi hauek zehaztu dituzte:
13:00, 21:00, 23:00, 1:00 eta 3:00.
Crowdfunding kanpaina
Bestalde, iaz moduan aurten ere Crowdfunding kanpaina ipini dute martxan Sponsorto web orrialdean: http://www.sponsorto.org/project/rally-dakar-2016-txomin-arana.
Kanpainagaz bat egiten dutenek Aranari babesa erakutsi eta diruz lagunduko diete. 25 eurotik hasi eta 1.000 euro bitarteko ekarpena egin daiteke. Gainera, egindako ekarpenaren arabera ordainsari desberdinak daude.