'Euskal Harriaren ABDak' proiektuan parte hartu du Iñigo Acha bermeotarrak
26 film laburrez osatutako film kolektibo bat da. Proiektua bihar estreinatuko dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan, Victoria Eugenia antzokian
Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osatutako film kolektiboa da Euskal Harriaren ABDak. Zuzendari horien guztien artean dago Iñigo Acha bermeotarra. Katihotsak Logia kolektiboak pentsatu eta atondutako proiektua da, hain zuzen ere.
Zuzendariek estilo desberdinetako film labur bana egin behar izan dute, non euskal elementuak agertzen diren. 2014. urteko udan euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion proiektuan parte hartzen duten zuzendari bakoitzari eta hizki horretatik abiatuta beldur, zientzia fikzio edo fantasiazko laburmetrai bat egiteko eskatu zitzaien. Bermeotarrak TS hizkiagaz hasten den izenburudun film labur bat grabatu behar izan du. Jarri zitzaizkien baldintza bakarrak honakoak: laburrak euskaraz grabatuta egotea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta goitik behera, Euskal Herrian ekoiztuak izatea.
Proiektuaren baitako harrizainen artean, zuzendari profesionalak, amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta film labur bat grabatzeko abenturan murgildu direnak ere badaude.
26 film laburrak batuta, hortaz, 126 minutuko iraupena duen pelikula bat osatu dute. Emaitza, bihar ikusi ahalko da lehenengoz, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen baitan, Viktoria Eugenia antzokian.
Azaroaren 13an, estreinatuko dute Euskal Herriko zazpi lurraldeetako hiriburuetan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.