Domekan izan zen Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza Taldeak antolatutako ziklokros eguna. Adin guztietako herritarrak erakarri nahi ditu ziklokros egunak, horretarako, sei lasterketa antolatzen dituzte. Horietan guztietan, ...

Domekan izan zen Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza Taldeak antolatutako ziklokros eguna. Adin guztietako herritarrak erakarri nahi ditu ziklokros egunak, horretarako, sei lasterketa antolatzen dituzte. Horietan guztietan, 163 parte hartzaile izan dira aurton. Parte hartzearekin «pozik» agertu dira antolatzaileak, bai eta kirol jarduera hori ikustera hurbildu zen jende guztiarekin ere: «eguraldi onak lagunduta, Burujabetasun zelaia beteta egon zen, eta poztekoa da», esan du Bermeo Txirrindularitza taldeko kide Pedro Bilbaok. Jakinarazi duenez, bigarren lasterketaren irteera ordua atzeratu beharra eduki zuten, anbulantzia falta zelako. Hala ere, behin horiek hurbilduta, eguna «normaltasun osoz» joan zela azaldu dute antolatzaileek..