Gernikak hiruna berdindu du Urbietan Talaveraren aurka
Herenegun 3-3 berdindu zuen Gernikak Talaveraren kontra.Etxeko taldeak kontrolpean izan zuen partida hasieratik. Lehen zatian ez zen egon gol aukera askorik, baina, argienak gernikarrenak izan ziren. Horiek aurkaria estutuz, presioan asmatu zuten. Joko...
Etxeko taldeak kontrolpean izan zuen partida hasieratik. Lehen zatian ez zen egon gol aukera askorik, baina, argienak gernikarrenak izan ziren. Horiek aurkaria estutuz, presioan asmatu zuten. Joko zuzena eginez zebilen Gernika, aurkariari min eginez, eta bitartean, Talavera jaurtiketa luzeekin nahi eta ezinean.
Gernika nagusi zen zelaian, eta 36. minutuan heldu zen norgehiagokaren lehen gola. Ander Larruzearen erdiraketa jasota, Entziondok egin zuen 1-0-koa.
Bigarren zatian Talavera hobeto jokatzen zebilen, eta orduan heldu zen etxekoen bigarren gola. Aimarrek area ertzean baloia jaso eta eskuadratik gol ederra sartu zuen. Talaverako jokalariek golaren bila jarraitu zuten, eta 68. minutuan Agudok egin zuen 2-1-ekoa. Hala ere, pozak ez zien asko iraun, bi minutu beranduago Aimarrek sartu baitzuen etxekoen hirugarren gola.
Talaverak ez zuen partida osoan amore eman eta azken minutuetan jaso zuen lanaren fruitua. 80. minutuan Christianek baselinaz gol bikaina sartu zuen. Gero, bost minutuko luzapena beteta zela, Christianek lortu zuen neurketa berdintzea.