Gernika Bizkaiak seigarren garaipena lortu du Malosten
Etxean partidarik galdu barik segitzen du Gernika Bizkaiak. Zapatuan 76-61 irabazi zion Uni Ferrol taldeari. Emakumezkoen ligako sailkapenean hirugarren postuari gogor eusten dio taldeak. Perfumerias Avenida da liderra momentuz, eta Spar Citylift Giron...
Erritmo zein intentsitate handiko norgehiagoka izan zen. Gernikarrak ideiak argi eta errebotean nagusitasunez aritu ziren. Erasoko lanean zehatz eta defentsan oldarkor jokatu zuten.
Aurkaria ondo aztertuta zutela igarri zen kantxan. Etxekoak berehala hasi ziren jaurtiketak pilatzen. 7-2-ko markagailutik 21-9-kora pasatu ziren minutu gutxitan, eta 23-11 amaitu zuten lehen ordu laurdena. Gero, Ferrol bere jokoa egiten asmatzen hasi zen. Hala ere, 11 puntuko aldeagaz heldu ziren atsedenaldira: 38-27.
Atsedenalditik bueltan talde gernikarra apur bat trabatuta zegoela ondo aprobetxatu zuten aurkariek, eta bi taldeen arteko aldea nabarmen murriztu zen: 55-52. Hala ere, etxekoen erantzuna berehalakoa izan zen, eta ondo eutsi zieten amaiera arte.