Izaga Trail

Promesa mailan, lehenengo egin zuen Goitisolok I. Izaga Trail-en
Atzo jokatu zen lasterketa Nafarroako Ardanaz de Izagaondoan. Nafarroako Taldeen arteko Txapelketa jokatu zen, eta han izan ziren Arrolapeko Tedy Garzon eta Joanes Goitisolo. Azken horrek hirugarren postuan amaitu zuen lasterketa, 02.37ko denbora eginez. 26,5 kilometro eta 1700 metroko igoera positiboa zuen ibilbideak, eta Goitisolok lasterketa gogor hasi arren, seigarren kilometroan beherakada izan zuela aipatu du gernikarrak. “Gorputzak ez zidan erantzuten nahi bezala eta postu asko galdu nituen, bederatzigarren kokatu arte”, azaldu du. Hala ere, indarrak atera eta helmugara hirugarren heltzea lortu zuen Arrolapeko gazteak. Promesa mailan, gainera, lehen postua lortu zuen Goitisolok.
Tedy Garzonek, bestalde, zazpigarren amaitu zuen lasterketa, 02.45ko denborarekin. Beteranoen mailan bigarren postua eskuratu zuen Arrolapekoak.