
Bertso afaria egingo dute zapatuan belendizko Txokoan. Hain zuzen, Unai Iturriaga eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ ariko dira bertsotan. Durangarrak eta Iurretakoak girotuko dute afaria, beraien puntu eta doinuekin. Bertso afarira joan gura duenak Belendizko txokoan eman beharko du izena, edo 669 784 718 telefono zenbakira deitu.