
Argazkia: Murueta Sokatira Kirol kluba
Herenegun Gatikan jokatu zuten Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketa.
320 kiloko lehen jardunaldia lehiatu zuten bi multzotan Murueta Sokatira Kirol klubeko kideek. A multzoan laugarren egin zuten, Ñapurrak taldeagaz batera. Bi talde horiek puntuazio bera lortu baitzuten. B multzoan, berriz, hirugarren sailkatu ziren.
A multzoko onena Amaiur taldea izan zen, sei puntu eskuratuta. Bost puntugaz Sokarri izan zen bigarrena, eta lau puntu lortuta Ibarra taldeak egin zuen hirugarren.
Bestalde, B multzoko onena Ñapurrak taldea izan zen, sei puntugaz. Haren atzetik, Ibarra sailkatu zen bigarren.
Sailkapenak:

Herenegun Gatikako frontoian jokatu zuten txapelketa.
Argazkia: Murueta Sokatira Kirol kluba.
A MULTZOA:
- Amaiur 6 puntu
- Sokarri A 5 puntu
- Ibarra A 4 puntu
- Murueta A 2,5 puntu /Ñapurrak A 2,5 puntu
- Ibarra C 1 ptu
B MULTZOA:
- Ñapurrak B 6 puntu
- Ibarra B 5 puntu
- Murueta B 4 puntu
- Sokarri B 3 puntu
- Atzera 2 puntu
- Iparralde 1 puntu