
Spookypheria elkartekoak
Halloween jaia eta metal musika uztartu dituzte zapatuan, Bermeoko Halloween Metal Fest jaialdian. Iaz baino jende gutxiago, baina, Spookypheria Productions elkarteko kideak pozik agertu dira: «Kontzertuen kalitatea izugarria izan zen, bai eta Kafe Antzokian sortu zen giroa ere. Hainbat ziren egun horretan zeuden ekitaldiak, eta horren eraginez jende gutxiago etorri da».

Ian Mason Antzoki kanpoan
Lehenengo kontzertua, aurten, Antzoki kanpoaldera atera dute, «ideia oso ona» izan dela azalduta, «asko izaten baitira azken orduan sortzen diren ezustekoak». Hala ere, datorren urtera begira, kanporago ateratzea pentsatzen ari direla diote, «musikariei zein ikusleei traba gutxiago sortu aldera».

Bi lagun mozorrotuta
Mozorrotzera animatzen direnak ere gero eta gutxiago direla diote, eta zailago, hortaz, saria ematea. Hala ere, jaialdiaren baitan egiten dituzten zozketak gero eta gehiago dira, aurten, hiru egin baitituzte.
Biharamuna joan barik, datorren urtera begira lanean jarrita daude; 2016ko azaroaren 5erako jarri dute datorren urteko hitzordua.
Umeak protagonista nagusi, Muruetan
Muruetan ere Halloween ospatu dute eta umeak izan dira jaiko protagonista nagusiak. AEBetan egin modura, mozorroak jantzi eta gozokiak eskatzen ibili ziren bariku iluntzean. Mozorrorik onenarentzako saria ere egon zen. Auzolanean apaindutako beldur etxean sartuta, berriz, film emanaldia eta karaokea izan dituzte aukeran asteburuan.

Umeak mozorrotuta, Muruetan

Halloween Muruetan