Lekeitio zeharkatuko du bihar Lekitxo Bixirik Herri Krosak
Herritarren parte hartzea eta kirola bultzatzeko helburugaz, Lekitxo Bixirik Herri Krosak zeharkatuko du Lekeitio, bihar, zortzigarren urtez. Lau lasterketa egingo dira, adin maila desberdinetakoak.16:30ean hasiko dira umeen lasterketak. Lehenengo 2009...
16:30ean hasiko dira umeen lasterketak. Lehenengo 2009-2012 urte bitartekoak egingo dute aringa-aringa 450 metroko ibilbidea eginez, portuan zehar. Horien atzetik, 16:45ean, 2005-2008 urte artekoak 1.050 metroko ibilbidea egingo dute, eta 2001-2004 urte bitartekoek 1.400 metrokoa 17:00etan irtenda.
Izena emateko azken eguna
Nagusien lasterketa 17:30ean hasiko da, eta parte hartzaileek 5.500 metro egin beharko dituzte herrian zehar.
Gaur izango da azken eguna Garraitz kirol taldeak antolatzen duen herri laskerketan posta elektroniko bidez izena emateko. Horretarako garraitz @garraitz.com helbidera bidali behar dira NANeko datuak, eta 5 euroko ordainsaria lasterketa egunean ordaindu beharko da.
Bestalde, azken orduan dabiltzanek, lasterketa egunean beratn ere edukiko dute parte hartzeko aukera, 15:30etik aurrera, herriko plazan egongo den mahaian. Hori bai, ordainsaria 6 eurokoa izango da orduan.
Bestalde, antolatzaileek jakitera eman dutenez, umeek (2001 eta 2012 bitartean jaiotakoek) ez dute ordaindu beharko.
Urtero modura, lasterketa luzeko parte hartzaileek kamiseta bat izango dute opari. Umeentzat, ostera, sari berezia egongo dela aurreratu dute herri krosaren antolatzaileek.