Beste boluntariotza jardunaldi bat egingo dute Amunategin
Amunategi errekaren leheneratze ekologikoa izeneko proiektuaren baitan, Lurgaia Fundazioak beste boluntariotza jardunaldi bat antolatu du. Hain zuzen, biharko jarri dute hitzordua.09:30ean, Busturiko Axpe auzoko elizan elkartuko dira parte hartzaileak,...
09:30ean, Busturiko Axpe auzoko elizan elkartuko dira parte hartzaileak, eta bertatik abiatuta, oinez mugituko dira Amunategi erreka inguruan.
Bertoko zuhaitz eta zuhaixkak identifikatzea izango dute xede jardunaldi horretan, eta, horregaz batera, mota ezberdinetako haziak bilatzeari ere ekingo diote.
Fundazioak azaldu duenez, eguerdira arteko jardunaldia izango da, eta hamaiketako bat ere izango daaukeran.
Lanerako beharrezkoa den material guztia fundazioak berak jarriko duela esan du. Parte hartzaileek, aldiz, oinetako egokiak eraman beharko dituzte; uretako edota mendiko botak.
Auzalean parte hartu gura dutenek, baina, izena eman beharko dute Lugaiaren helbide elektronikora mezua bidalita: info@lurgaia.org.